XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nazionalisten euskera akademikoaz ari naiz, jakiña; nik konprenitzen eta mintzatzen dudan euskera, amonak eta amak irakasia dut.
1567 urte artean, Errenteriako artziprestazgoak Baionako obispaduaren puska bat osatzen zuen.
Bien artean sortu ziren istilluak kausa zirela, berezi egin zen hartatik.
Gamon-ek dionez, 1526-n. Frantzisko I Frantziako errege zelarik asi zen
Aldi hartan Errenteria bi obispaduri egoten zen lotuta; Baionakoari batzutan, bestetan Iruñekoari, noiz nola.
Baionako obispoaren Gotzai-buru edo Artxapezpikua, Aux-en zegoen; Iruñakoarena, Zaragozan.
Eskatu zion Errenteriak, bein ta berriz, Baionako Obispuari, Bikario Nagusi bat hirian ipini zezala, era honetan gauzak bertan konpondu ahal izateko, Frantziako Eliz-juezengana jo beharrik izan ez zedin.
Frantziako erregeak luzapenak ematen zituen eta orduan
Bulda bat eman zuen Aita Sainduak 1556-ean, agintzen zuela, Baionako Obispoak eta Aux-eko Artxapezpikuak sei illebete barru Auzitegi bat, Bikario jeneral batekin Errenterian ezarri zezatela; edo-ta bestela, hiria Iruñeko Obispaduari, eta beraz, Zaragozako Metropolitanoari erantsita geldituko zela,
Bete zuen Baiona-koak Paparen agindua.